KALITATEAREN ETA ETENGABEKO HOBEKUNTZAREN KONPROMISOA
Zumaiako Musika, Dantza eta Antzerki Eskolaren funtzionamenduaren oinarrizko printzipioa kalitatezko zerbitzua ematea da, ikasleak eta familiak asebetetzeko
Edozein adinetako zaleei musikan, dantzan edo/eta antzerkian prestakuntza eskaintzea, bokazio eta gaitasun berezia erakusten dutenen orientazio – eta formakuntza profesionaleko funtzioa alde batera utzi gabe.
Santa Zezilia jaialdiko bideoa
Atzo, azaroaren 20a, Santa Zezilia eguneko jaialdia ospatu genuen. Hemen duzue bideo laburpen bat ikusgai. Eskerrik asko partehartzaile eta ikusle guztiei! [video width="848" height="480" mp4="https://zumaiamusikaeskola.eus/wp-content/uploads/2025/11/Santa-Zezilia-jaialdiko-bideoa.mp4"][/video]...
Santa Zezilia eguna
Bihar, azaroaren 20an, Santa Zezilia egunaren jaialdia ospatuko dugu Zumaiako Musika eta Dantza Eskolan. Hemen duzue jaialdiaren egitaraua.
Abian da 2025-26 ikasturtea, Zumaiako Komentua Kultur Topagunean!
Pasa den irailaren 15an zabaldu zituen ateak Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak, 2025-26 ikasturteari hasiera emanez, Komentua Kultur Topagunearen berritasunarekin. Honen irekiera ekitaldi ofiziala, herenegun,...
Musika
Musikak, komunikatzeko eta adierazteko bitartekoa denez, garapen emozionala areagotu dezake; pertsonaren pertzepzioa, motrizitatea eta afektibitatea hobetu ditzake, eta pertsonen arteko harremanak eta sozializazioa erraztu.
Horregatik, Zumaiako Musika, Dantza eta Antzerki Eskolak musikoterapian sakondu nahi du, pertsona guztientzat onuragarria izanik.
Dantza
“Euskaldunak, Pirineoen bi aldeetan dantzan eta kantuan bizi diren herria dira“ zioen Voltairek, ez zebilen oker. Izan ere, dantzak gure herrian duen garrantzia nabarmena da. Euskal kulturaren egunerokoan dantza bizi-bizi dago.
Antzerkia
Antzerki eskola antzerki munduan hezi nahi duten pertsonentzako ikasbidea da. Antzerkia emozioak adierazteko, sormena garatzeko eta komunikazio gaitasuna hobetzeko modu aparta da. Helburu nagusia ikasleak antzerkian trebatzea eta euren adierazpide artistikoak garatzeko aukera ematea izango da.
Musikoterapia
Esperientzia musikalek (musika entzunaldiak, musika inprobisazioak, sormenak, musikarekin jolasteak…) aldaketa haundiak sor ditzakete pertsonengan. Jarduera musikal hauek zentzuak estimulatzeko erabiltzen dira, eta baita alderdi emozional eta sozialean murgiltzeko ere.
